Zer egiten dugu?

Hauek dira Trebeska emanaldietaz aparte egoten dituen beste hainbat jarduera.

Trebeska Txiki Helduen ikastaroa Ihauteriak Lauarin Ezkontzak

Trebeska Txiki

Trebeska dantza taldea 1976an sortu zen, Xabier dantza taldea bezala jaio arren, 1984an izena aldatu zitzaion, gaur egun duen Trebeska dantza taldea izena hartuz. Hasieran 8—11 urte bitarteko umeez osatuta zegoen dantza taldea. Ondoren helduen dantza talde bat bilakatu zen eta Trebeska txiki sortu zen umeen dantza talde gixa.

Gaur egun, 60 haur inguruk osatzen dute Trebeska txiki taldea. Lau taldetan dago banatuta, adinaren arabera.Taldea, 6-12 urte bitarteko haurrek osatzen dute, hala ere, helduen dantza taldera pasatzeko prest dauden arte ( 14-15 urte inguru) talde honetan jarraituko dute. Haur gehienak auzokoak ditugu, eta ikastola berdinetik etortzen zaizkigu , Aitor ikastolatik hain zuzen.

Trebeska txikin dugun helburu nagusia, haurrak oinarri sendo bat eskuratzea da, helduen taldera pasatzen direnean, bai teknikoki bai emozionalki prest egon daitezen. Beraz, motibazioa eta dantza maitatzea da gure lan handiena. Dantzen teknika, estilo eta koreografiak zailtasuna txikienetik handienera irakasten zaie haurrei, betiere dantzatzeko gogoak indartuz.

Urtean zehar, txikiek emanaldi batzuk ere badituzte, Gabonetako auzoko Olentzeroaren kabalkadan parte hartzen dute, inauterietako dantzaldian, azken honetan helduen taldearekin elkarlanean, Dantzari Txiki egunean parte hartzen dute Hernanin, Aitor ikastolako kurtso amaierako festan eta bukatzeko, Lauarin nazioarteko dantza festibalean ere badute bere lekua.

Hasiera

Helduen Ikastaroa

Urtero, dantzariak ez diren helduentzako ikastaroak egin dira Trebeskan. Gure herrian folkloreak indar handia du festetan eta erromeriak nonahi aurkitu daitezke, hala ere, lotsatiak ere bagara eta dantzan hasteko bultzada bat behar dugu. Hortaz, ikastaro hauen helburua, plazetan dantzatzen diren dantzak ikastea eta hauetan parte hartzeko bultzada ematea da batik bat.

Urteetan ikastaro motzak eta espezifikoak egin dira, dantza zehatz bat ikasteko, hilabete baten, 8 saiotan. Honela, fandango/ arin-arin ikastaroa, jauzien ikastaroa edota larrain dantza ikastaroa egiten ziren. 2013an nobedade bezala, kurtso osoko ikastaroa eskaini genuen, bertan erromerietan dantzatzen diren dantza guztiak ikasteko, eduki zuen harrera ikusita, metodologia berdinarekin jarraitzea espero dugu. Gainera, beteranoen talde bat sortzearen ideia ere badaukagu.

Hasiera

Ihauteriak

80ko hamarkadan bertan inauterietan parte hartzen hasi zen dantza taldea. Hiru urtez, ihauterietan konparsa atera zuen. 1981ean bakeroz mozorrotuta kaleratu ziren.

82an, berriz globulo gorriz eta txuriz, eta karroza bihotz handi bat zen. Birus batzuk ere izan ziren tartean eta antolaketa lanetan oso lagungarriak izan ziren. Urte hartan korrika eta presaka prestatu zen konpartsa eta zihurrenik, bi astez goizero-goizero ohialak mozten aritu ziren amen laguntzarik gabe nekez lortuko zen desfilean ateratzea.

1983an mamu hori, berde eta errosaz mozorrotu ziren taldekideak. Inauterietan, batez ere, dantzariek parte hartzen zuten arren, mendi taldeko batzuk ere gustura asko ateratzen ziren.

Azken urteetan ordea Donostiako Ihauterien desfilean parte hartu ordez Goizaldi eta Eskola dantza taldeekin batera ihauterietako ostegunean Donostiako aldezarretik desfile eta emanldi txiki bat egin ohi dugu. gure dantza taldeetako txikiekin batera.


Hasiera

Lauarin

LAUARIN, Donostian ospatzen den Dantza eta Musika Tradizionalen Nazioarteko Jaialdia da. Ideia Goizaldi dantza taldean sortu bazen ere, hasieratik Donostiako beste dantza taldeen laguntza jaso zuten. Horregatik hurrengo edizioak antolatzeko Donostiako Eskola, Goizaldi eta Trebeska dantza taldeak aritu gara elkarlanean.

HELBURUAK

LAUARIN-ek, beste herrietako dantza eta musika tradizionalaren bitartez kultura aniztasuna ezagutarazi nahi du Donostia eta inguruko herrietan. Bertan, dantza tradizionalak du protagonismoa kultura ezberdinen hizkuntz bateratzailea den neurrian.

LAUARIN-ek Donostia eta bere ingurua ezagutzera ematen die gonbidatutako taldeei, Euskal Herriko kultura tradizionala eta herrikoia erakusten dien bitartean, jaialdiaren barruan antolatutako ekintza kulturalen bitartez.

LAUARIN-ek, Donostia eta inguruko hiritarrei mundu osoko dantza eta musika tradizionala erakutsi nahi die. Horretarako, erakustaldien bitartez bere aberastasun kulturala erakutsiko duten kalitatezko taldeak gonbidatzen ditugu.

LAUARIN-ek, ume eta gazteak kontutan hartzen ditu ere, beraie eskeinitako eta zuzendutako programazio berezi baten bitartez. "LAUARIN Txikia" da.








Hasiera